Zabaldu dute iraileko aUKera ON azokan izena emateko epea

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 12a, 18:05

2013ko irailaren 28an, aUKera On Uribe Kostako bigarren eskuko merkatua egin zuten Sopelako Jauregizar plazan. © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak irailaren 16an egingo du aUKera ON bigarren eskuko objektuen azokaren hurrengo edizioa; Gorlizko Ibarreta plazan (euria bada frontoian) izango da, 11:00etatik 15:00etara. Hala, daborduko zabaldu dute izena emateko epea: parte hartu gura dutenek abuztuaren 31 izango dute horretarako azken eguna.

Izen-ematea posta elektronikoz (ekogune@uribekosta.eus), faxez (946 762 872) edo posta arruntez (Gatzarriñe 4, 48600 Sopela) egin daiteke. Parte-hartzaileen zerrenda irailaren 5ean argitaratuko dute. Mankomunitateko iturriek azaldu dutenez, berrogei postuk osatuko dute merkatua. "Hemen, bigarren eskuko edozein objektu-mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik, berrerabilpena sustatzea, eta, bestetik, zaramara ez botatzea beste batzuek erabiltzen jarrai ditzaketen produktuak", gaineratu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun