Istilu horiek alde batera utzita, santiagoak "normaltasun osoz" ospatu zituztela adierazi du Gorlizko Udalak. Aipatutako gertaerek Vendetta taldearen kontzetuagaz harremanik ez daukatela nabarmendu dute agintariek: esan dutenez, musika-ekitaldian "giro ezin hobea" egon zen eta jende askok parte hartu zuen.