Udako jaiak 2018

Arrastian hasiko dira Gorlizko andramariak

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 3a, 11:43

Domekan egingo dute paella-txapelketa. © GORLIZKO UDALA

Gaur arrastian emango diete hasiera Gorlizko Andra Mari jaiei. 18:00etan, suziriaren eztandak irekiko du hiru eguneko festa.

Jai-egitaraua

Abuztuak 3, barikua

  • 18:00    Txupinazoa eta kalejira.
  • 18:00    Umeei begirako puzgarriak.
  • 20:00    Trío Vera Cruz
  • 23:00    Zezensuzkoa.
  • 23:30    Erromeria, Akerbeltz taldeagaz.

Abuztuak 4, zapatua

  • 10:00    31. Herri-krosa, gazteentzat eta helduentzat, auzoan.
  • 11:00    45. Tortilla Txapelketa (umeentzat; antolatzaileek esango dute non kokatu).
  • 11:30    Umeen parkea: puzgarriak eta jolasak.
  • 12:00    Itxas Eder dantza-taldearen erakustaldia.
  • 13:30    Tortillen aurkezpena, 13:45ak arte, epaileek dasta ditzaten. Ondoren, sari-banaketa.
  • 17:30    Umeentzako ur-puzgarriak.
  • 18:00    Herri-kirolak: Bizkaiko harri-jasotze txapelketa.
  • 20:00    Disko-festa, umeentzat.
  • 23:00    Zezensuzkoa.
  • 23:30    Kontzertua, Los Zopilotes Txirriaos taldearena.

Abuztuak 5, domeka

  • 11:00    58. Paella Txapelketan izen-ematea.
  • 11:00    Trikitilariak, landaz landa.
  • 11:00    Meza, Agirreko Andra Mariaren omenez.
  • 12:00    Ohorezko aurreskua, eta Gorlizko Aratz dantza-taldearen emanaldia.
  • 13:00    Luncha, jubilatuentzat, baselizaren atarian bertan.
  • 13:00    Paellen aurkezpena, landaren erdialdean; 13:30ak arte, epaileek dasta ditzaten.
  • 18:00    Paella Lehiaketaren sari-banaketa.
  • 19:30    Dantzaldia, disc-jockey baten soinuan, 22:00ak arte.
  • 22:00    Zezensuzkoa eta jaien amaiera.

*Oharra: Ezin izango da landetan txabolarik edo antzekorik egin, surik ere ez. Antolatzaileek esango dute non kokatu beharko duen parte-hartzaile bakoitzak. Barbakoak baino ezin izango dira erabili; lurrean ez egin surik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun