Jaietako egitaraua
Abuztuak 18, zapatua
- 12:00 Puzgarriak, kiroldegian.
- 13:00 Luncha denentzat, trikiti-doinuek lagunduta.
- 16:30 Kirol-, briska-, tortilla- eta tute- txapelketak, kiroldegian. Tortillen sariak: 30, 20, 10 eta 5 euro.
- 19:00 Umeentzako ikuskizuna.
- 20:00 Aratz Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:00 Disko-gaua, DJ Markelinegaz, 24:00ak arte.
- 22:30 Zezensuzkoa.
Abuztuak 19, domeka
- 10:00 47. Sukalki Txapelketa Okarantxun. Argibide hauek eman dituzte antolatzaileek: barbakoak eta gasezko sukaldeak bakarrik erabil ahal izango dira, egurrik ez. Bestalde, Artebiondo estratatik sartu eta txosnako estratatik irten beharko dute ibilgailuek.
- 12:00 Trikitilarien kalejira, 15:00ak arte.
- 12:00 Herri-kirolak eta jolas tradizionalak: zaku lasterketa, aulkien jolasa, eta beste hainbat, 14:30ak arte.
- 13:00 Sukalki-lapikoen aurkezpena, trikiti-doinuek lagunduta, 14:30ak arte.
- 17:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.
- 18:00 Herri-kirolak: txingak, abarka-jaurtiketa eta sokatira.
- 20:30 Jaien amaiera.