Kirol- eta kultura- ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 6a, 08:56

Besteak beste, pilatesean aritzeko ikastaroa eskainiko dute Gorlizen.

Hastear dago 2018-2019 ikasturtea eta, urtero legez, askotariko ikastaroak antolatu ditu Gorlizko Udalak denboraldi horretarako. Kirol eta kultur tailer horietakoren batean parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, hilaren 14a baino lehen.

Izena emateko inskripzio-orria bete behar da, Kultur Etxean (Krutzeta Kalea 5), edo bidali faxez (94 677 40 05) edo posta elektronikoz (gorliz@gorliz.net edo kultura@gorliz.net).

Epe barruan izena ematen dutenen kopurua ikastaroen plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, Gorlizen erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Gorlizen, Lemoizen edo Plentzian erroldatuta daudenek, gainera, deskontua izango dute ikastaroen prezioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun