Sute batek Gorlizko hondartzako pasealekuko egurrezko txosna kiskali zuen atzo goizaldean, domekan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharrean ez da inor zauritu.
Gertaerak goizaldeko 03:30 aldera izan ziren, hondartzako pasealekuan, oraindino ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu egin ziren eta 04:00etarako sutea itzali zuten.
Mas imagenes incendio #Gorliz anoche #bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2018(e)ko urriaren 28(a)
Gabaz izandako #sutea _ren irudi gehiago #suhiltzaileak pic.twitter.com/AkDPLLBhca