Rafael Batarritak egindako filmak Santi Ansotegiren historia kontatu du. Gorliztar horrek tetraplejia bat pairatzen du orain dela 42 urte. halere, bere ahalegina begi-bistan dago: Zuzenbidean lizentziaduna izatea eta BBVAn eta Eusko Jaurlaritzan behar egitea lortu zuen. Horren ostean, desiratu zuen Gorbeiako mendi-puntara igotzea, Rafa Batarrita auzokide eta laguna bertan ikusi zuenean, ETB1 kateko “Gailurra” saioaren bidez. Batarritak berak, Azebi Natura Guztiontzat elkarteak eta hainbat lagunak posible egin zuten, iazko urriaren 7an. Filma Bilbao Mendi Film Festivalen inskribatu dute.