Gorlizko umeentzako krosa atzeratu dute

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 14a, 12:31
Getxon ere umeen krosa egiten dute abenduan. © ITXAS ARGIA

Domeka honetan, abenduaren 16an, egitekoa zen 3 eta 13 urte bitarteko neska-mutilen krosa, Gorlizko kiroldegiko atletismo-pistan, goizeko 10:00etatik aurrera. Halere, Gorlizko Udalak jakinarazi duenez, "Txiki krosaren data atzeratu egingo da, eguraldiagatik". Udalak ez du zehaztu zein izango den data.

Ekimena doakoa izango da eta aurretik izena emango dutenek opari bana jasoko dute. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, proba hasi baino 30 minutu lehenago, baina Gorlizko Kultur Etxeak ez du ziurtatzen azken momentuan inskribatutakoek oparirik izango dutenik.

Argibide gehiagorako, Gorlizko Kultur Etxera jo daiteke, zuzenean, Krutzeta kaleko 5. zenbakira, 946 774 000 telefonora deituz edo gorliz@gorliz.net posta elektronikora idatziz.

Korrika egiteko distantziak

  • 2015ean, 2014an eta 2013an jaiotakoak, 200 metro.
  • 2012an, 2011n eta 2010ean jaiotakoak, 400 metro.
  • 2009an jaiotakoak, 600 metro.
  • 2008an jaiotakoak, 800 metro.
  • 2007an jaiotakoak, 1.200 metro.
  • 2006an jaiotakoak, 1.800 metro.
  • 2005ean jaiotakoak, 2.400 metro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun