Gorlizko Ikastetxea handitzeko 410.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Kerman Santiago Alkorta 2019ko ots. 5a, 13:33

Bertan ikasteko eskaria gero eta handiagoa denez, bost gela gehigarri sortuko dituzte Gorlizko Ikastetxean, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzagaz. Gaur egun ikastetxea osatzen duten eraikin bien artean egingo dituzte eraikuntza-lanak.

Jolastoki estalia dagoen lekuan egingo dituzte bost gela berriak, patioaren zati bat mantenduz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak adierazi duenez. Zortzi hilabetean eraikina amaituta egongo dela dio Jaurlaritzak; trabak saihesteko, lanen zati nagusia oporretan egingo dutela ere iragarri dute.

Gorlizkoa ez da Uribe Kostan leku barik geratzen dabilen ikasleku bakarra. Sopelan, Zipiriñeko ikasleen gurasoak ere kexu dira. 900 umek ikasten dute bertan eta, antza, ez dago behar beste lekurik guztientzat. Bestalde, Urdulizko Elortza Eskola Publikoak 2018-2019 ikasturte-hasieran zabaldu berri du eraikina, ikasle-kopuruaren gorakadak behartuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun