“Pedalei eragin irri baten truke” da ekimenaren lema. Oihane Albizurik Kadete mailan Euskadiko motocross txapeldunordeak eta Ziortza Villak txirrindulariak, besteak beste, bat egin dute ekimenagaz.
Lau ordu iraungo du maratoiak, eta parte hartu gura duenak dortsala hartu beharko du aldez aurretik. Maratoia udal-kiroldegi barruan egingo dute, txirrindula estatikoetan, 10:00etatik 14:00etara. Gutxienez ordu bat egin beharko dute parte hartzaileek, 5 euroren truke.
Biocruces ikerketa-taldeari emango diote biltzen duten dirua, umeen minbizian ikertzen jarrai dezan. Martxaren inguruko informazio gehiago hemen. Izena emateko deitu 688625067 telefonora.