Campusak lau txanda izango ditu: ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era, uztailaren 8tik 12 eta uztailaren 15etik 19ra. Saio denak 9:30etik 14:00etara izango dira, kiroldegian, hondartzan eta pinudian.
Astebeteko programaren truke 80 euro ordaindu beharko dituzte Gorlizen, Plentzian edo Lemoizen erroldatutakoek; gainontzekoek 100 euro ordaindu beharko dituzte. Bi astetan parte hartu gura dutenek, aldiz, zenbateko horri 16 edo 23 euro gehitu beharko diote, hurrenez hurren. Familia ugaridunek %15eko deskontua izango dute.
Argibide gehiagorako eta izena emateko honako bideak erabil daitezke: gorliz@gorliz.net posta elektronikoa eta 946 774 000 telefono-zenbakia.