Gorlizko eliz plazan egingo dute protesta-mobilizazioa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sorginen Alabak talde feministak "eraso homofobo, transfobo eta matxista" salatu du. Beste pintada batean, "a fregar" berbak irakur daitezke Martxoaren 8aren aldeko mural baten gainean. Vox alderdiaren izena eta svastika gehiago ere agertu dora inguruan.