Goizeko 11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, txupina jaurtiz. Ondoren, 11:30ean, umeentzako puzgarriak egongo dira, eta 12:00etan falkoneria-erakustaldia. Zintzurrak bustitzeko eta tripak betetzeko saiheski-jana eta sagardo-edana egingo dute ostean, 14:00etan. Arrastian, aldiz, jolasak (18:00), gau-dantza (21:00) eta zezensuzkoa (22:30) egongo dira gozagai. Azkenik, egunari amaiera emateko, gau-dantza egongo da, 22:30etik aurrera.