Atzo iluntzean, Gorlizko itsaslabarretan zauritutako pertsona bat erreskatatu zuten. Horretarako prozesua konplikatua izan zen, eta suhiltzaileak, osakidetzako sanitarioak, Ertzaintzako erreskateko pertsonala eta Kantabriako Helimer itsas-salbamendurako helikopteroa mobilizatu behar izan zituzten, elkarlanean aritzeko.
Zauritua egonkortu ondoren, amildegitik Bilboko portura eraman zuten helikopteroz, bertan anbulantzian sartu eta ospitalera eramateko.