Zapatuan, hilaren 9an, Sailburuak egindako informazio-bileran egon ziren Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Osakidetzako Osasun-laguntzako zuzendaria, Osakidetzako teknikariak eta Ospitaleko zuzendaritza, Carmen Rodriguez buru dela. Bileran azaldu zutenez, uholde-urek eta haize-bolada zakarrek askotariko kalteak eragin dituzte ospitalean: hainbat gelatan ura sartu da, leiho batzuk hautsi dira, estalki batzuk desagertu dira, leku batzuk urak hartu ditu eta tentsioa jaitsi da, eta arazo hori daborduko konponduta dago.
Sailburuak azaldu zuenez, Ospitaleko langileak hasieratik aritu dira lanean denboralearen eraginak arintzeko, pazienteen arreta lehenesteko eta txikizioak garbitzeko. Horrez gainera, hartzen joan diren neurrien berri eman diete familiei eta pazienteei.
Sailburuak Ospitaleko langile guztiek (garbiketako langileek, sukaldekoek, administrazioaren arlokoek, erizainek, fisioterapeutek, medikuek eta zuzendaritzak…) egindako lana, erakutsitako konpromisoa eta lankideakaz izandako elkartasuna ere eskertu zituen.