Gorlizen erroldatutako 18 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorakoek eta langabezia egoeran dauden pertsonek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzok, betiere Sopelako edo Mungiako udal igerilekuetako ikastaroetan igerian ikas dezaten. Azaldu dutenez, emango duten laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dute zein alde dagoen kasuan kasuko udalerriko bazkideen kuotaren eta Gorlizko erabiltzaileentzat finkatzen den kuotaren artean.
2019ko ikastaroetarako deialdia arautzen duten oinarrien arabera emango da diru laguntza. Eskariak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 20n amaituko da.