Gizon bat hil da Gorlizen, sute baten ondorioz

Erredakzioa 2020ko urt. 7a, 14:14

Sutea Iberre Zeharbidean jazo da gaur.

Gaur goizean 50 urteko gizon bat hil da Gorlizen, Iberre Zeharbideko etxebizitza batean jazotako sute baten ondorioz. Gainera, udaltzain bi artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 10:30ak aldera piztu da, Gorlizko Iberre Zeharbideko etxebizitza batean. Udaltzainek gizon bat atera dute etxetik, baina handik gutxira egiaztatu dute hilda zegoela. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du, baina, dirudienez, sutea hildakoaren logelan zegoen koltxoian piztu da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun