Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) dela eta, Udalak jakinarazi du 2014an hasitako prozesuari jarraipena emateko asmoa duela. Aipatutako prozesu horren barruan, joan den 2019ko abenduaren 20an, Udalbatzak HAPOren hasierako onarpena egin zuen. Hala, entzunaldi publikoaren epea zabaldu dute; horrela, edozein interesdunak, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.
Une honetan, Gorlizko herritar denei HAPOren xehetasunak azaldu gura dizkie Udalak. Era berean, HAPO berrian ekarpenak txertatzeko, hiritar denen parte-hartzea "ezinbestekoa" dela uste dute udal-arduradunek.
Hori dela eta, joan den martitzenean, hilaren 25ean, HAPO berriaren tramitazioa zein datozen atalak ezagutarazteko saioa egin zuten udaletxeko Areto Nagusian; laster beste aurkezpen saio bat egingo dute.
Era berean, martitzenetan, 09:00etatik 13:30 arte, edozeinek HAPOri buruzko informazioa eskatu ahal izango du udal-bulegoetan.