"Udalaren eta enpresaren ordezkariek elkarrekin hainbat bilera egin ondoren, enpresak uko egin dio guretzat inolako hobekuntzarik negoziatzeari", salatu dute grebalariek. Kexu dira Udalaren jarreraz ere; diotenez, ahoz adierazi arren garbitzaileen baldintzak (ekonomikoak eta lanekoak) hobetzeko asmoa duela, ez du asmo hori zerbitzuaren baldintza-orrira eroaten. "Beraz, [Udalak] ez du bermatzen Gorlizko diru publikoa garbitzaileen lana duintzeko izango denik; aitzitik, enpresa pribatuaren esku geratuko da berriro".
"Garbitzaileak ikusezinak dira, nahiz eta gure lana ezinbestekoa den komunitateak irauteko", diote, "adibidez, ikastola eta Haur Eskola garbitzen ditugu, garrantzi handiko lekuak". Gaineratu dutenez, "lan-eskubideak etengabe urratzen diren sektore feminizatua eta prekarizatuta da gurea, eta ez kasualitatez". Ildo horretatik, emakumeen aldeko diskurtsoa erabiltzea baina euren bizi-kalitatea ez bermatzea leporatu diote Udalari.