Gorlizko jai batzordeak jakinarazi duenez, pertsona fisikoen, erakundeen, elkarteen, pertsona-taldeen, emakumeen, gizonen eta haurren proposamenak aurkeztu ahal izango dira, eta, azken batean, "herritarrek udalerriaren transmisore eta ordezkari zuzentzat jotzen duten edozein pertsona". Azpimarratu dutenaren arabera, proposatutakoak ez du zertan jaiotzez gorliztarra izan behar. "Hori bai, Gorliz herriarekin zerikusi nabarmena izan bai".
Jai batzordeak apirilaren 30era arte bidalitako proposamenak kontuan hartuko ditu.