Blog horretan tailerrak, jolasak, erronkak, musika- eta dantza-jarduerak eta “familian Jolasean” eremuak egongo dira. Bertan, familian gozatzeko jolasak eta inguruko zerbitzuek eskainitako baliabideak partekatuko dituzte.
Blogeko jardueren eskaintza handitzen joango da egunero, osasun alertak irauten duen bitartean. Era berean, gune birtual hau udalerriko auzotarren proposamenei eta ekarpenei irekita egongo da une oro.