Udalerriko erdiguneko merkataritza hauspotzeko asmoz, ibilgailuen zirkulazioa berrantolatuko du gaurtik aurrera Gorlizko Udalak Elexalden. Hala, besteak beste, kenduko dituzte Itsasbide kaleko 1 zenbakitik 23B zenbakira bitarteko aparkalekuak, baita Armintza errepideko 2 zenbakitik 4ra artekoak eta Itsasbide kaleko 14 zenbakikoak. Modu horretan, oinezkoentzat utziko dira tarte horiek eta zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da Krutzeta kalean.
Hartutako neurri zehatzak ikusteko sakatu hemen.