Gorlizko EAG kenduko dutela salatuko dute gaur

Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 09:37

Abuztutik aurrera Gorlizko Etengabeko Arretako Gunea (EAG) kenduko dutela salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, eguenean. Arrastiko 18:00etan jarri dute hitzordua, EAGn bertan.

Osasun eremuko gehiengo sindikalak deituta, uda amaitu ondoren Osakidetzak Gorlizeko EAG kendu gura duela salatuko dute gaur, eguenean. "Larrialdiak abuztuaren 31ra arte artatuko dira Gorlizen soilik; bitartean, larrialdi pediatrikoak Gurutzetan eta arnas-larrialdiak Mungian artatuko dira", azaldu dute.

Era berean, Plentziako lehen mailako osasun arretak "errekurtso duinak" behar dituela aldarrikatu dute herritarrek: "udan biztanleria hirukoizten da, errekurtsoak gutxi diren bitartean".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun