Koronabirusa Uribe Kostan

Gorlizko pinudiko botiloi jendetsua hustu dute

Erredakzioa 2020ko eka. 24a, 08:50

Gorlizko pinudia, artxiboko irudian.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Gorlizko pinudia hustu behar izan zuten atzo, martitzenean, ehunka gazte bertan bildu ostean. Iturrien arabera, koma etilikoan zeuden hiru adingabe artatu behar izan zituen DYAk.

Gorlizko Udalak EITBri egindako adierazpenen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote hondartzain gehiago kontratatzea, une honetan bakarra dutelako udalerri osorako, "hondartzarako eta pinudirako, eta ezinezkoa delako dena kontrolatzea". Era berean, gurasoei euren seme-alabak "kontrola" ditzatela eskatu die Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun