Koronabirusa Uribe Kostan

Udako kultur egitaraua prestatuko du Gorlizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2020ko eka. 25a, 09:23

Kulturari lotutako egitarau bat prestatuko dute udarako Gorlizen. © GABI DE LA MAZA

COVID-19aren pandemiak eragindako normaltasun berriari egokituta, Gorlizko Udala lanean ari da aurtengo udarako aisialdi-egitarau bat eskaintzeko. Hala, udalerriko jaien ospakizunak moldatu eta herritarren osasuna eta segurtasuna bermatuko dituen ekimen batzuk mantenduko dituela iragarri dute udal-arduradunek, besteak beste.

Udan zehar, gainera, kulturari lotutako ekimen txikiak antolatuko dituzte Gorlizen, "erakargarriak eta interesgarriak" izango direnak, azpimarratu dutenez. Hala, arte eszenikoen arloan (dantza, musika, antzerkia...) eta erakusketak egingo dituzte, besteak beste, Bilboko Arkeologia Museoa eta Arte Ederretako Museoari esker.

Horrez gainera, udako zinea; 3 eta 5 urte arteko umeentzako udalekuak; eta Gazteleku eta Ludotekako zerbitzuak ere mantenduko dituzte, den-denak gaur egungo egoerara egokituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun