Doako dantza-ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Gorlizen

Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 16:23

Aisialdirako lehenengo pilula antolatu du Gorlizko Udalak zapatu honetarako, uztailaren 4rako. Tio Teronen Semeak-ek Fresh Cool dantza ikuskizuna eskainiko du ikastetxeko patioan, 20:00etan. Sarrera aldez aurretik eskatu beharko da Turismo bulegoan, doan.

COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurri denak aktibatuta egongo dira dantza-ikuskizunean. Hala, ikusle denek maskara jantzita eroan beharko dute derrigorrez, baita metro eta erdiko distantzia mantendu ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun