Gorlizko Udala azoka bana antolatzen ari da uztailaren 25erako eta 26rako. Lehenengoan, nekazaritzari lotutako gaiak egongo dira eskuragarri; bigarrenean, aldiz, eskulangintzakoak, goizetik eguerdira.
Horietakoren batean bere postutxoa jarri gura duenak uztailaren 9a baino lehen eman beharko du izena. Horretarako, eskabideak honela egin daitezke: telematikoki, posta ziurtatuaren bitartez edo Turismo Bulegoan bertan, eskaera-orria eta beste egiaztagiriak aurkeztuz.
Aurten neurri bereziak bete behar izango dira eta horri egokitutako hautaketa sakona egin behar izango dute antolatzaileek.
Informazio gehiagorako: