Besteak beste, eskatzaileek euskaltegiaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, honako datuak dituena: ikasleak zein maila egin duen, gainditu duen ala ez, egindako ikastaroaren ordu-kopurua eta ordu horietatik zenbatetan joan den. Ordaindu izanaren frogagiria ere erakutsi beharko da. Bete beharreko gainerako baldintzak udal-webgunean ikus daitezke.