Itsasbidetik abiatuta, bertso-saioa egingo dute gaur, barikuan, Gorlizen. Bertan izango dira Sebastian Lizaso, Jon Maia, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariak. Arrastiko 20:00etan jarri dute hitzordua eta derrigorrezkoa izango da osasun-neurri zehatz batzuk mantentzea, hala nola maskara jartzea eta elkarren arteko 1,5 metroko distantzia gordetzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!