Gorlizko organoa 1920ko ekainaren 18an aurkeztu zen jendaurrean, Melcher, Mar eta Cíak Begoñan zituzten tailerretan. Jesús Guridiren interpretazioa izan zuen aurreneko ekitaldiak. Orain, Alejandro Turanzas organogilearen tailerrak zaharberritze integrala egin dio berriki organo horri. Estilo erromantikoko instrumentua da, oso moldakorra, bere tinbreak askotarikoak direlako eta konbinatzeko aukera ezberdinak dituelako.
Kontzertua Gorlizko Udaleko Kultura Sailak antolatu du, "Diego Amezua" Bizkaiko Organoaren Lagunen Elkartearekin batera. Kontzertua 20:00etan hasiko da.
Artistek organoaren tribunan egingo duten emanaldia pantaila batean proiektatuko da, Elizako bankuetatik jarraitu ahal izateko.
Lekua mugatua da eta gonbidapen-sarrerak Gorlizko Kultur Etxean jaso daitezke 8:30etik 14:00etara edo 946 774 000 edo 688 625 067 telefonoetan erreserbatuz.