Larraganeneko hilarria ezagutzeko aukera dago oraindino Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2020ko abu. 12a, 08:36

© GORLIZKO UDALA

Abuztuaren 29ra arte bisita daiteke Larraganeneko hilarria Gorlizko udal-erakusketa aretoan, astelehenetik zapatura, 19:00etatik 21:00etara, Bilboko Arkeologi Museoari esker.

Duela 2.000 urte baino gehiago zizelkatutako hilarria da Larraganekoa eta Bilboko ArkeologiaMuseoan modu iraunkorrean ikus daiteke; hala ere, uda honetan Gorlizen ikusteko aukera dago. Erakusketaz gain, Udaleko Kultura Sailak bisita gidatuak eta hitzaldiak antolatu ditu. Horiek denek aldez aurreko izen-ematea egitea beharrezkoa da.

Hitzaldiek, bina uztailean eta abuztuan, edukiera osoa dute, eta askotariko gaiak jorratzen dira: arkeologiako testuinguruen garrantzia, Gorlizko eta Uribe Kostako historiaurrea, Sortzez Garbiaren esku-hartze arkeologikoa eta elizatearen sorrera eta garapena, gai horretan ezagutza handia duten hizlariakaz: Jose Luis Ibarra, Joseba Rios Garaizar, Teresa Campos eta Mª Jose Torrecilla Gorbea.

Bisita gidatuek ere, euskaraz zein gaztelaniaz, harrera ona izan dute. Abuzturako, 14, 15, 21, 22 eta 29 egunak falta dira. Hilaren 15 eta 29koak euskaraz dira.

Izen-emateak Kultur Etxean eta Gorlizko Turismo Bulegoan egin behar dira.

Gorlizko historiarik zaharrena. Historiaurrea Gorliz eta Uribe Kostan (Plentzia Telebista)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun