Udal-merkatua jartzeko kontsulta publikoa ireki du Gorlizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2020ko urr. 1a, 11:52

Gorlizen udal-merkatua jartzeko araudia onesteko espedientea hasia dela, hura onartu aurretik herritarren iritzia jaso gura du Udalak. Horretarako kontsulta publikoa bideratuko dute udal-webgunean, gaurtik hilaren 22ra arte. Horrez gainera, proposamenak udalaren bulegoetan eta bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira.

Gorlizko Udalak jakinarazi duenez, udal-merkatua gorliztarrek "aspalditik" eskatzen ari diren proiektua da. Hala, gobernuak konpromisoa agertu du eskari horri erantzuteko, "udalerriko merkataritza-jarduera bultzatzeko eta, azken batean, biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko".

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun