Jose Antonio Agirre plaza hobetu eta oztopo arkitektonikoak ezabatu gura ditu Gorlizko Udalak. Horretarako, askotariko ideiak batu dituzte; hala ere, horien artean gustukoena aukera dezatela eskatu diete udal-agintariek herritarrei. Inkesta bat jarri dute martxan, online bidez, ideia denak ikusi eta horien artean norberak egokiena deritzona bozka dezan. Gorlizen erroldatutako 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute aukeraketan, abenduaren 4ra arte.