Udalak neurriak hartuko ditu ikastetxean segurtasuna hobetzeko eta auto-pilaketak sahiesteko

Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 12:16

Aparkalekua eta zirkulazioa murriztuko dira Kinpulena kalean eskola egunetan, abenduaren 7tik aurrera.

Ibilgailuek ezin izango dute zirkulatu, ezta aparkatu ere, eskola egunetan, 08:30etik 09:30era eta 15:30etik 16:30era. Neurri horrek Kinpulena kalean aplikatuko da, ikastetxearen inguruan. Gorlizeko Udalak neurri horiek hartu ditu inguruotan pertsonen eta autoen pilaketak saihesteko, COVID-19aren pandemiaren aurkako neurrien testuinguruan. Arautze berri hori bideratzeko Udalak jarriko ditu beharrezkoak diren seinale eta bide markak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun