Merkatariek euren erakusleihoak herritarren esku utziko dituzte txapelketa horretarako, udalerriko auzokideek eurek horiek dekora ditzaten. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete zeregin horretan, banaka zein taldean; bigarren aukera horretan adingabeak ere egon daitezke. Erakusleiho denak biharko, martitzenerako, egon behar dira dekoratuta.
Sariak herri-bozketa bidez banatuko dituzte, hiru bozkatuenen artean. Horrez gainera, bozka emango duten herritar denen artean urdaiazpiko bat zozkatuko dute.
Sariak:
- Lehenengo saria: 750 euro.
- Bigarren saria: 500 euro.
- Hirugarren saria: 250 euro.