Horrez gainera, itsasargira iristeko aukerak eta Armintzarako bideagaz bat egiten duten bide alternatiboak aztertzeko ikerketa bat egiten ari direla jakinarazi dute udal-iturriek.
Urtearen hasieran itsasargirako bidean izandako luizien ondoren, Gorlizko Udala harremanetan jarri da Portu Agintaritzagaz. Horiek inguruotako lurren egoera ikuskatu dute, eta ondorioztatu dute bestelako erorketa batzuk jazotzeko arriskua dagoela, gaur egun kaltetuta dagoen eremuan eta inguruetan. Hala, bidea puntu seguru batetik itxi dute, beharrezkoak ez diren arriskuak ekidite aldera.
Horrez gainera, itsasargira iristeko aukerak eta Armintzarako bideagaz bat egiten duten bide alternatiboak aztertzeko ikerketa bat egiten ari direla jakinarazi dute udal-iturriek.
2021 urt 04 Gorliz
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!