Gerrako eta gerraosteko testigantzen bila dabil Gorliz

Iker Rincon Moreno 2021ko mar. 11a, 13:18
Gerrari lotutako memoria historikoa berreskuratu gura dute.

Topaketa bat eta aldi baterako erakusketa bat antolatzeko asmoz, 36ko gerrako eta gerraosteko testigantzak batu gura ditu Gorlizko Udalak. Horretarako, udalerriko Kultur Etxera jo beharko da (Krutzeta kalea, 5).

Gorlizko eta udalerriari lotutako pertsonen artean 36ko gerraren eta gerraostearen memoria historikoa berreskuratzeko proiektua egin gura du Udalak. Horretarako, garai haiei buruzko kontakizunak batu gura ditu. "Iruzkin txiki bat balio handikoa izan daiteke hainbat hamarkadatan ezagutzera eman gabe egon diren eta bizi izan diren istorioak ikusarazteko", diote arduradunek. Horregaz batera, irudi bat, argazki bat, karta bat, intsignia bat edo lekukotasuna adierazten duen edozein elementu ere interesgarria izan daitekeela azpimarratu dute.

Halakorik izanez gero, Gorlizko Kultur Etxera jotzeko deia egin dute arduradunek, Krutzeta kaleko 5 zenbakira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun