Garbitzaileak greban

Isabel Garcia 2021ko mai. 25a, 15:41

Gorlizko Udalaren eraikinetako garbiketa-sektoreko langileek 2020ko martxoaren 2an greba deitu zuten, baina pandemiagatik bertan behera uztea erabaki zuten. Orain, berriro ekin diote, herriko kale-garbiketako langileekiko daukaten soldata-arrakalarekin amaitzeko eta baldintza duinak bermatzeko.

Enpresaren eta Udaleko ordezkarien artean hainbat bilera egin ondoren, azken hauek uko egiten diote inolako hobekuntza negoziatzeari. Nahiz eta 2020ko otsailaren 6ko osoko bilkuran esan zen pleguetan aurreko pleguarekin alderatuta % 9,9ko igoera jasotzen zen, kolektibo horren lan-baldintzak hobetzeko, errealitatea oso bestelakoa izan da. Gaur egun, esan daiteke diru publikoa ez dela helburu horretarako erabili, baizik eta, beste behin ere, enpresa pribatuaren esku geratu dela. Sektore feminizatu eta prekarizatua da eta bere lan-eskubideak etengabe urratzen dira. Garbitzea ikusezina da, nahiz eta bere lana funtsezkoa izan; Udalak berdintasunari buruzko bandera egiten duen bitartean, emakumeen eskubideen aldeko diskurtsoarekin, udal-eraikinak garbitzen dituzten emakumeei ez zaizkie lan-baldintza duinak bermatzen, beraien eta beren familien bizitzari kalte eginez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun