Udal-iturriek zehaztu dutenez, mugatutako honako gune hauek egongo dira indarrean hilabeteotan:
- Gune gorria: hondartza eremua. Gehienez aparkatzeko denbora 10 ordukoa izango da. Guneon tarifa ordaindu beharko dute abonatuek zein abonatu gabeko erabiltzaileek, urtero legez.
- Eremu laranja: merkataritza-eremua. Aparkatzeko denbora 90 minutuan jarri dute muga. Hemen abonatuek zein abonatu gabekoek doan aparkatu ahalko dute doako gaikuntza-titulua eskuratu ondoren. Eremu hau urte osoan dago indarrean.
- Eremu urdina: txandakako gunea. Hemen 4 orduz aparkatu ahalko da, gehienez. Abonatuek doan erabili ahalko dituzte aparkalekuok.
- Eremu berdea: iraupen luzeko gunea. Goizeko, arrastiko edo egun osoko ordutegiak daude aukeran; abonatuek doan eta denbora-mugarik gabe erabil dezakete.
Bide eta aparkalekuen eremukako banaketa ikusteko mapa hemen ikus daiteke.
Kexa ugari, lehenengo egunean
Itsasbide kaleko 17 zenbakian dagoen TAO-gunea zabaldu zuten astelehenean, zerbitzua martxan jarri aurreko egunean. Hala, abonuak eskuratzeko eta informazioa jasotzeko lagun asko gerturatu da egunotan bulego horretara. Horren ondorioz, itxaron-ilara luzeak sortu dira bertan, astelehenean batez ere, eta erabiltzaile asko kexatu da horregatik.