Euskal jolasetan murgiltzeko programa berria abiatu dute Gorlizen

Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 12:08

Gorlizko Udalak 3 eta 6 urte arteko neska-mutilentzako programa berria antolatu du: Jolastorduak. Ekintza horregaz, umeei udaran programa hezigarri eta erakargarri batean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskaini gura diete arduradunek. Gehienez 30 umek parte hartu ahal izango dute, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da, ekainaren 9tik 16ra bitartean.

Izena emateko:  688 654 770 edo euskaraz2@uribekosta.eus

Informazio guztia, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun