Udalerriko selektibitateko notarik altuenari 500 euroko "beka" emango dio Gorlizko Independenteak taldeak

Iker Rincon Moreno 2021ko eka. 15a, 10:35

Artxiboko irudia.

Milaka lagunek aurre egin behar izan diote egunotan unibertsitatera sartzeko probari, selektibitateari. Hala, urtero legez, Gorlizko Independenteak taldeak 500 euroko "beka" emango dio notarik altuena jasotzen duen udalerriko gazteari. Saria irabazi gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du, ekainaren 21a baino lehen.

Aurten selektibitatea egin duten Gorlizko gazteek 500 euroko dohaintza eskuratu ahal izango dute, Gorlizko Independenteak taldearen eskumenez. Hala jakinarazi du taldeak sare sozialen bidez, eta, azaldu dutenez, interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute independientesgorliz@gmail.com helbidera idatzita edo 675 714 798 telefonora deituta, ekainaren 21a baino lehen.

Azaldu dutenaren arabera, gazteek emaitza ofizialak egiaztatu beharko dituzte kalifikazioaren kopia eta NAN zenbakia helarazita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun