2021/06/17 19:00

Zinema eta bideo-emanaldiak

Dokumentala: "Florecica"

Dokumentala: "Florecica"
Sertutxena eraikina, Gorliz

Dokumental honetan Josefina Lambertok bere bizitzaren nondik norakoak kontatzen dizkigu lehen pertsonan. Bere aitaren eta ahizparen bahiketa, erailketa eta bortxaketatik hasita bere bizitzan zehar izandako arazo eta arazo guztiak pasatuz.

Oso hurbileko testigantza honen bidez, pasatako minak, beldurrak, frustrazioak eta dezepzioez gain, bere indarra erakusten digu egiaren bidean izan duen borrokaren bidez eta aurrera segitzeko asmoez. Florecica dokumentalak emakume honen ibilbidea erakusten digu, bere tristurak, indarrak, aske izateko gogoak, pertsona bezala hazteko grina... honek denak ez zaitu axolagabe utziko. Florecica Maravillas da (Bere ahizpa bortxatua eta eraila), bere ama da, ume guztiak da, emakume guztiak, ama eta amona guztiak, bortxatuak, faxisten eskuetan bahituak eta erailak izandako emakume guztiak da. Faxismoak bere horretan jarraitzen du, eta harekin bukatu beharra dago.

Euskarazko azpitituluakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun