Gernikako bonbardaketa oroitzeko poesia errezitaldia egingo dute Gorlizen

Saioa Sertutxenan izango da.

Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenaren atarian, gertakari historiko hori gogoan izango dute uztailaren 24an, zapatuan, Gorlizen, musika eta poesiaren bitartez. Azaldu dutenez, gorliztarrek ez dute pasarte hori ahaztu nahi, eta, adeitasunez, modu poetikoan ekitaldi bat eskainiko du Sertutxena kultur etxean, 20:00etatik aurrera; bertan egongo dira bonbardaketa bizi izan zutenen senideak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun