Abuztuaren 13an, barikuan, Gorlizko balkoietatik kantuan arituko dira Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Saioa Itsasbidetik abiatuko da, 20:00etan, eta, antolatzaileek iragarri dutenez, bertaratu gura dutenek musukoa eraman eta tarteak gorde beharko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!