Partaidetzazko aurrekontuak osatzeko epea jarri dute martxan Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2021ko urr. 7a, 11:40

Urriaren 5etik 18ra bitartean, Gorlizen erroldatutako 16 urtetik gorakoek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, 2022ko udal-aurrekontuetan horiek txerta ditzaten.

Arduradunek azaldu dutenez, parte-hartzeko bost gai-eremu egongo dira: gizarte-ongizatea eta adinekoak; hiri-ingurunea eta mugikortasun jasangarria; kultura eta kirola; gazteak eta haurrak; eta sustapen ekonomikoa. Aintzat hartuko diren proposamen guztiak gauzatzeko 50.000 euro bideratuko ditu Udalak, joan den irailaren 28ko dekretuaren bidez zehaztu dutenaren arabera. Behin proposamenak eginda, horiek aztertu, definitu eta bozkatu egingo dituzte, zehazteke dauden egunetan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun