Urriaren 17an, domekan, "Nordic Walking: Osasuna, aisialdia eta lehiaketa" ekimena egingo dute Gorlizeko Astondo inguruan, Udalak eta NW Bilbao klubak antolatuta.
Jarduera horren helburua da kirol hori praktikatzeko teknika ezagutzea. Horretarako, hastapen-tailer bat egingo dute, eta, ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko martxa egingo dute, 10:00etatik aurrera. Ondoren, 12:00etan, 2x2 erreleboen erakustaldi-lehiaketa egingo dute.
Izena emateko epea irekita dago turismo bulegoan: 946 774 348, 688 818 876 edo info@visitgorliz.eus