Gau Baltza ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte aste-akabu honetarako Gorlizen

Ander Zarraga 2021ko urr. 28a, 12:35
Kalabaza bat, Arimen Gaua edo Halloween ospatzeko prestatuta. CC-BY-NC-SA IÑAKI PÉREZ

Barikutik domekara bitartean, umeentzako hainbat tailer eta bestelako ekintzak egingo dituzte Gorlizeko Sertutxenaren atzeko lorategian.

  • Barikua, urriak 29: 17:30-20:30, Udazkeneko apaingarriak egiteko tailerrak.
  • Zapatua, urriak 30: 12:00-14:00, Gau Baltzako apaingarriak egiteko tailerrak.
    • 17:00-21:00, Gau Baltzako apaingarriak egiteko tailerrak: mamuak eta eguzkiloreak.
  • Domeka, urriak 31: 12:00-15:00, Galtzagorri eta Sorgina kale animazioa.
    • 12:00-14:00, Gau Baltzako apaingarriak egiteko tailerra.
    • 17:00-21:00, Euskal mitologian oinarritutako maskarak egiteko tailerrak.
    • 20:00etan, Arima galduak ikuskizuna Itsasbidetik Aratz Dantza Taldearen eskutik.
  • Hiru egunetan zehar: Arimen arbola, beldurrak eta fobiak zuhaitz horietan Akerbeltzakaz batera eskegitzeko aukera. Gainera, Photocall Hilerria: Lurperatzailea palagaz egongo da zain.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun