Abenduaren 8an izango da aurten Gabonetako Azoka Gorlizen. Bertan, tokiko produktuei balioa eman eta ekoizleen eta bertoko ekonomiaren garapena sustatu gura du Udalak. Horrez gainera, aurtengo azokak Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean ari direla azaldu dute udal-arduradunek: "Ziurtagiri honek ekitaldiaren fase guztietan (plangintza, garapena, amaieran) jasangarritasuna bermatzen dela adierazten du; horrela, plastikoen erabilera murrizten saiatuko gara, hondakinen bereizketa egokia egitea sustatuko dugu eta mugikortasun jasangarria bultzatuko dugu, besteak beste".
Horretarako, Udalaren Agenda 21-etik boluntario-talde bat sortu gura dute, azoka garatzen den bitartean Erronka Garbiaren inguruko informazioa zabaltzeko, birziklapena ondo egiten dela bermatzeko, bertaratutakoen ingurumen sentsibilizazioa garatzeko, eta abar.
Boluntarioakaz sortutako “talde berde” horretan laguntzeko prest daudenak Agenda 21eko arduradunakaz jarri beharko dira harremanetan: agenda21@gorliz.eus edo 626 389 865 telefono zenbakian.