Langabezian geratu zenez, proiektu ezberdin batean murgiltzeko aukera ikusi zuen eta, harez geroztik, Pelusas de Algodón marka sortu eta sare sozialetan egiten dituen diseinuak partekatzen hasi zen. Sortzen dituen produktuak azoketan eta bere sare sozialetan duen katalogoan ikus daitezke: «Gustatzen zait esatea bereziak direla, gu bezala, beganoak direlako; ez dugu animalien lumarik erabiltzen eta, artilea erabili beharrean, kotoia erabiltzen dugu». Plurala erabiltzen du, familia osoak parte hartzen duelako sortze-prozesuan: alde batetik, berak kakorratza egiten du, bere bikoteak banbuz eginda dauden egurrezko euskarrira lotzen ditu, eta, azkenik, semeak sare sozialetarako argazkiak egiten ditu. Vergarak egiten dituen diseinu koloretsuak naturan daude inspiratuta: mendian, egunsentian... Baina berari gehien gustatzen zaizkionak ortzadarren kolorekoak direla dio. Horretaz gain, belarritakoak eta azoketara eramateko beste ekoizkin batzuk sortzen hasi da orain.
Rocio Vergararen amets-harrapatzaile begano bat irabazi gura duzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!