Diotenez, pandemia hasi aurretik ekin zioten xaboiak sortzeari, eta, ordutik, ezagunak egin dira Uribe Kostan eta Bilbo inguruan. Hasieran, beraientzako eta oparitzeko egiten zituzten, eta, pixkanaka, geroz eta produktu gehiago sortzen hasi ziren. Egiten dituzten xaboien berria ahoz aho zabaltzen joan zen hasieran, eta, orain, azoketan eta Instagrameko @ixaboiak kontuan produktuak saldu eta enkarguak jasotzen dituzte.
Batez ere, xaboiak eta xanpu solidoa egiten dute, antzinako errezeta tradizionalak baliatuta, eta oliba-, almendra- eta errizino-olioa bezalako osagai naturalak erabilita. Horiek soda kaustikoagaz eta uragaz nahastu eta 30-40 egunez uzten dituzte ontzen, azkenean, xaboiak lortu arte. Horretaz gain, diseinu ederreko kandela beganoak ere egiten dituzte, soja-parafinagaz eta egurrezko mukiagaz. Horri esker, ez dute erleena edo artifiziala den parafina erabiltzen, eta kandelek gehiago irauten dute, astiroago erretzen baitira. Halaber, azala zaindu gura dutenentzako olioak eta lurrina besterik ez daramaten gorputzerako gantzak ere egiten dituzte.
Antzinan bezala, osagai naturalakaz egindako Ixaboiak-eko xaboi-sorta irabazi gura duzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!